Itxi

Reala

Iturrasperen eta Kokeren zain

Reala: Asier Illarramendi, Salamancara utzita joatetik gertu

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Talde txuri-urdinean aukera ona ikusten dute jokalariaren heldutasunerako. Gaztela eta Leongo taldeak dituen beste aukera batzuk Athleticeko Iturraspe edo Atletico Madrileko Koke dira.

UD Salamanca Bigarren Mailako taldea erdilari bila ari da Miguel Garciak lurrera ziplo erori ondoren (Betisen aurkako partidan) futbola utzi behar izan zuenetik. Hutsune hori betetzeko Asier Illarramendi gustuko dute Salamancan.

Balta Kirol Zuzendaria saiatu zen Ander Iturraspe Athleticeko jokalaria denboraldi amaierara arte uztita eramaten, baina badirudi talde zuri-gorriak ez duela Iturraspe utzita laga nahi. Miguel Garciaren ordezkoa utzita doan jokalari bat izan behar da taldearen egoera ekonomikoa larritasunetan ez jartzeko. Asier Illarramendi da Salamancak duen aukeretako bat. Illarramendik Reala Bn jokatzen du eta sarritan lehen taldearekin entrenatzen du. Realarekin bi alditan sartu da deialdietan; Errege Kopan behin eta Ligan ere. Talde txuri-urdinak begi onez ikusiko luke Illarramendi utzita joatea.

Salamancak bi euskal jokalarirengan jarri ditu begiak, konkretuki, Illarramendirengan eta Iturrasperengan, baina Atletico Madrilekein ere Koke utzita joatea negoziatzen ari dira.