Itxi

Reala

Larunbata, 16:15

Despedida eguna Anoetan

Agentziak | Erredakzioa

Xabi Prieto kapitainaren eta Carlos Martinez defentsaren azkan partida izango da; Sergio Canalesen eta Toño Ramirezen agurra izan daiteke ere.

  • Xabi Prieto

    Xabi Prieto

Larunbat honetan jokatuko da denboraldiko azken partida Anoetako futbol-zelaian. Realak eta Leganesek indarrak neurtuko dituzte larunbatean arratsaldeko 16:15ean eta bertan jokari batzuk agur esango diote klubari.

Xabi Prieto kapitaina handiaren azken neurketa izango da. Denboraldi bukaeran futbola uzteko arrazoiak azaltzeko asmoz Realeko kapitainak prentsaurrekoan baieztatu zuenez, "oso harro" doa hamabost urteren buruan lortutakoaz, eta ziur dago garai egokia dela agur esan eta atzetik datozen gazteei bide emateko.

Carlos Martinez Realeko jokalariak ez du taldean jarraituko, klubak aditzera emandakoaren arabera (jokalariaren kontratua ekainaren 30ean amaitzen da). Realak "duintasunaren eta adore txuri-urdinaren adibide" gisa jarri du Martinez.

Sergio Canalesek Betisen jokatuko omen du datorren denboraldian eta Toño Ramirez hirugarren atezainaren etorkizuna ere klubetik kanpo dagoela dirudi. Beraz, despedida eguna Anoetan.