Reala
Baikorrak
Realak 35,9 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du
Erredakzioa
Jokin Aperribay klubeko presidenteak datuak jakinarazi ditu eta hurrengo urteetako ekitaldietarako "zuhurtasuna eta kaudimena" jo ditu gakotzat.
Abenduak 1eko Akziodunen Ohiko Batzar Nagusian 35,9 milioiko aurrekontua aurkeztuko du Realak eta baita abonuen %12ko igoera ere.
Bestalde, iazko kontuetan ia lau milioi euroko defizita dago. Arrazoiak: Igoera dela eta ordaindu beharreko primak, N''sue eta Songo''oren fitxaketak...
Realak krisi ekonomikoa atzean utzi duela ematen du eta Aperribayren esanetan, "klubak ez du kapital handitzerik beharko hurrengo urteetan". Hurrengo urteetako ekitaldietarako "zuhurtasuna eta kaudimena" jo ditu gakotzat.