Itxi

Reala

Goizeko lan saioan

Reala: Sarpongek luxazioa du eskuin sorbaldan

A.B.

Erredakzioa

Arrazoi honegatik ebakuntza egin zioten jokalariari orain hiru urte egonkortasun kontu bategatik. Oraindik ez dakigu norainokoa den lesioa.

Reala datorren larunbateko partida prestatzen ari da Zubietan eta gaur goizean entrenamendua egin dute Zubietan. Racing izan dute aurkari txuri-urdinek.

Jeffrey Sarpongek min hartu du sorbaldan. Luxazioa du eskuin sorbaldan. Orain hiru urte ebakuntza egin zioten toki berean egonkortasun arazo bategatik. Medikuek froga gehiago egin behar dizkiote lesioaren norainokoa jakiteko.

Bestalde Alberto De La Bella eta Claudio Bravo izan dira protagonista. Hegaleko jokalariak argi uzti du ez duela bere kontratu berritzearen gaiak kezkatzen eta Realean jarraitzeko intentzioa duela ere baieztatu du. Bravo, aldiz, azaroaren 17an Santiagon jokatuko den Txileren eta Uruguayen arteko lagunarteko norgehiagokan parte hartzeko deitu du Txileko Federazioak.