Reala
Astelehenean 21:00etan
Reala-Deportivo: Anoetako bolada onari eutsi nahi diote txuri-urdinek
Erredakzioa
Lasartek aldaketak egin beharko ditu hasierako hamaikakoan. Tamudo lesionatuta dago eta seguraski aurrelari bakarra zelairatuko du entrenatzaileak, Joseba Llorente.
Realak Levantaren aurka eskainitako irudi kaskarra ahaztu eta Deportivori irabazi nahi dio astelehen honetan Anoetan (21:00etan). Lotinaren taldeak behar beharrezkoak ditu hiru puntuak (oraindik ez du garaipenaik lortu) eta beraz, lehia handiko neurketa izango da.
Anoetako bolada onari eutsi nahi diote donostiarrek. Etxean Real Madrilen aurka bakarrik galdu dute (1-2). Lasartek aldaketak egin beharko ditu hasierako hamaikakoan. Tamudo lesionatuta dago eta seguraski aurrelari bakarra zelairatuko du entrenatzaileak, Joseba Llorente.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Rivas, Aranburu, Griezmann, Xabi Prieto, Zurutuza; eta Joseba Llorente.
Deportivo: Aranzubia; Laure, Colotto, Ze Castro, Seoane; Juan Rodriguez, Ruben Perez, Rochela, Desmarets; Lassad eta Adrian.