Reala
Gaur, 21:30ean
Txapeldunen Ligagatik borrakatzeko azken aukera Realarentzat
Erredakzioa
Astearte honetan Atletico Madrilen aurka jokatuko du Vicente Calderon zelaian, 21:30ean. Koltxoneroak 3. daude LaLigako sailkapenean eta 9 puntu ateratzen dizkiote talde txuri-urdinari.
-
Carlos Vela hasierako hamaikakora itzuliko da Atleticoren aurka. Argazkia: EFE
Realak Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzeko azken aukeretako bat izango du Atletico Madrilen aurka astearte honetan Vicente Calderon zelaian. Norgehiagoka, 21:30ean hasiko da.
Eusebio Sacristan entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Carlos Vela eta David Zurutuza. Biak baja izan ziren Leganesen aurkako partidan eta hasierako hamaikakora itzuliko dira. Esteban Granerok ere hasieratik jokatzeko aukerak ditu. Bestalde, Asier Illarramendi baja izango da.Txuri-urdinek garaipena behar dute, Atleticok 9 puntuko abantaila baitu Realarekiko.
Atletico Madrilek sei baja izango ditu: Miguel Angel Moya, Sime Vrsaljko, Tiago Mendes, Augusto Fernandez, Nico Gaitan eta Kevin Gameiro jokalarienak. Dena den, aurreko jardunaldian baja izan zen Yannick Carrasco jokatzeko prest izango du Simeonek. Gainera, Diego Godinek atseden hartu zuen iragan jardunaldian eta hasierako hamaikakora itzuliko da.
Ustezko hamaikakoak:
Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Savic edo Gimenez, Godin, Filipe; Carrasco, Gabi, Saul, Koke; Griezmann eta Fernando Torres.
Reala: Rulli; Odriozola, Iñigo Martinez, Navas, Yuri; Zurutuza, Granero, Prieto; Oyarzabal, Vela eta Willian Jose.
Epailea: Undiano Mallenco.
Zelaia: Vicente Calderon.
Ordua: 21.30ean.