Reala
Anoetan hasiko litzateke dena
Reala: Festak gorputza hartu du
Ander Altuna
Erredakzioa
Astelehenean autobus deskapotablean irtengo dira jokalariak Anoetatik. Aurrena Udaletxera eta ondoren Diputaziora.
Xanpain botila zabaltzeko motiborik balego, neurketa ondorenean izango litzatekeen Anoeta barruan. Jokalariak banan-banan irtengo dira zelaira eta behin multzoa oso osorik berdegunean denean mikrofono bat emango zaie nahi dutena esateko. Orain gutxi Bartzelonak egin zuenaren antzerako ospakizuna da.
Zuzendaritzaren kezka bakarra da inork zelaira salto egin ez dezan. Halakorik balego agur berdeguneko ospakizunari. Astelehenean berriz, autobus deskapotablean irtengo dira Anoetatik. Aurrena Udaletxera, ondoren Diputaziora, estadiora bueltatzeko atzera.
Arratsaldeko seiretatik aurrera izango da hori guztia. Asteartean azkenik, herrialdeti barrenako joan etorria egingo dute. Hemen ere, ordutegia zehaztea falta.