Reala
"Langabezian" zegoen
Reala: Queco Piñaren atzetik
Ander Altuna
Zubieta
Zubikarairen ordezkoa izango litzatekeen Mandalunizek Sanserekin hitzordua duen bakoitzean eseriko litzateke Piña aulkian.
Asier Riesgoren lesioaren larritasuna jakin bezain pronto merkatua arakatzeari ekin zioten taldeko kirol arduradunek. Mandaluniz gaztea eseri zen aulkian pasa den asteburuan, baina agintariek ez dute nahi atezain horrek Sanseren igoera kanporaketa galtzerik. Hartatik, azken sei neurketetarako beste portero bat ekarri nahian ari dira eta itxuraz, baita aurkitu ere. Queco Piña da berau, 29 urteko galiziarra. Iaz, Alacanterekin jokatu zuen eta orain bi urte berriz, Ferrolgo Racingen atea zaindu zuen.
Joan den urtean hartu zuen erretiroa eta egun Espainiako Futbolisten Elkarteko kidea da. Sasoian jarraitzeko, Ferrolgo taldearekin dihardu entrenatzen eta fitxarik ez duenez jokalariarekin hartu emanetan jarri ziren donostiarrak. Ondorioz, hurrengo orduetan Zubietara etor liteke froga bat pasatzera. Gaindituko balu, entrenatu arren lehiaketatik kanpo dago eta bere sasoi puntua neurtu nahi dute, liga amaitu arte sinatuko lukeen. Beti ere aulkian esertzeko eta Mandalunizen hutsunea betetzeko. Sanseko jokalariak beheko taldearekin hitzordurik ez duenean nagusiekin elkartuko da, baina gerta liteke igoera kanporaketa ez gainditzea eta beste neurketa batzuk jokatu beharra izatea. Horregatik hartu du klubak Piña fitxatzeko erabakia.