Reala
Akordio berria
Reala: Griezmannek 2015era arte berritu du akordioa
Erredakzioa
Antoine Griezmannek 2015eko ekainaren 30era arte luzatu berri du Realarekin zuen akordioa.
Realak akordioa lortu du Antoine Griezmannekin bere kontratua berritzeko. Kontratu berriak sei urteko iraupena du, 2015ko ekainak 30a arte. Aurreko kontratua 2013an amaitzen zen.
Bazirudien jokalari gazteak atzerriko taldeen eskaintzak zituela baina azkenean etxean gelditzea erabaki du Griezmannek. Lehen Mailara igotzeko jokalari garrantzitsua izango da Antoine zalantzarik gabe eta etorkizunerako oinarrizko zutabe bat izango da talde txuri-urdinean.
Erdilari frantziarra Realeko aurtengo denboraldiko goleatzaile nagusienetako bat da, sei golekin eta pasa den hilabetean 19 urte azpiko frantziako selekzioarekin debuta egin zuen Ukraniaren aurka gol bat eginez.