Reala
Akziodunen Batzarra
Realaren kontuak onartu dituzte akziodunek
Erredakzioa
Aurreikuspenak bete dira, eta txuriurdinen zuzendaritza bartzordeak arazorik gabe igaro du Akziodunen Batzarra, klubaren egoera ekonomiko onari esker.
Iazko balantze ekonomikoa eta aurtengo aurrekontua atera ditu aurrera Realaren Akziodunen Batzarrak, aldeko %97ko botoekin. Zuzendaritza batzordeak, espero zenez, ez du arazorik izan zenbakiak aurrera ateratzeko.
Realeko presidente Jokin Aperribaik irabazi "historikoak" dituen gestio ekonomikoa aurkeztu du. Akziodunek aurreko denboraldiaren balantze ekonomikoa onartu dute, 24,43 milioi euroko superabitarekin, eta argi berdea eman diote aurtengo aurrekontuari. 35,88 milioiko irabaziak espero ditu Realak.
Realak, egoera ekonomiko ona aprobetxatuta, ez dizkie bazkideei kuotak igoko, ezta kluba laguntzako egunik proposatuko.