Reala
Azken fitxaketa
Canales, Bartzelonaren kontra jokatzeko prest
Erredakzioa
Astelehenean Anoetan aurkeztu ondoren, Kopako partida jokatzeko moduan dagoela esan zuen kantabriarrak.
-
Sergio Canales, Realeko jokalari berria. Argazkia: EFE
Realak Sergio Canales aurkeztu zuen ofizialki astelehenean.
Jokalari kantabriarra txuri-urdinekin entrenatu zen goizean, eta aldagela eta taldekideak ezagutzeko aukera izan zuen. Arratsaldean, berriz, aurkezpen ofiziala egin zuen Realak Anoetan, eta ondoren, prentsaurrekoa eman.
Canales pozik zegoen, talde txuri-urdinean hasi berritan: 'Aspalditik etorri nahi nuen. Realaren jokoa ikustea asko gustatzen zait'. Horrez gain, erdilariak Kopako partida jokatzeko prest dagoela esan zuen: 'Entrenatzaileak begi onez ikusten badu, nik neure burua prest ikusten dut Bartzelonaren kontrako Kopako partida jokatzeko'.