Reala
Larunbatean, 16:00etan
Reala – Osasuna, gol gutxiko derbia
Erredakzioa
Donostiarrak etxean golik gutxien jaso dituen taldea dira; hiru gol hartu dituzte bakarrik Anoetan.
-
Antoine Griezmann bolada ezin hobean da, bera izan da golegilea Realaren azken partidetan. Efe.
Anoetak Realaren eta Osasunaren arteko derbia hartuko du larunbatean, 16:00etan, eta, estatistiken arabera, ez da gol askorik egingo: azken bost norgehiagoketetatik hiru golik gabe amaitu dira.
2011tik jokatutako beste bi partidetan ere ez da gol zaparradarik egon: biak 1 eta 0 bukatu ziren, Anoetan Realaren alde, eta Sadarren Osasunaren alde.
Osasunak zail izango du aurten ere gola egitea, Lehen Maila osoan Reala baita etxean golik gutxien hartu dituen taldea.
Guztira, hiru gol egin dizkiote Claudio Bravo atezainari Anoetan, oso gutxi, ligako talde indartsuenekin alderatuta ere: Bartzelonak bost gol jaso ditu etxean; Real Madilek, zazpi eta Atletiko Madrilek, lau.
Nafarren azken garaipena, 2005ean
Osasunak Donostiak lortutako azken garaipena 2005. urtean izan zen, eta, orokorrean, ez dituzte emaitza onak lortu Gipuzkoa aldean: azken 36 partidetatik bostetan bakarrik gailendu dira.
Larunbateko partidaren inguruan badira bitxikeri pare bat: Javi Gracia Osasunako entrenatzailea Realeko jokalari izan zen, eta Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailearen laguntzailea, Txema Lumberas, Osasunako jokalari izandakoa da.