Itxi

Reala

Adierazpenak

Carlos Vela: 'Nire lekua aurkitu dut hemen'

Erredakzioa

Denboraldiari ohi baino hobeto ekin dio Velak, sasoiko dago. Denen ahotan dabil mexikarra, eta Txapeldunen Ligaz gozatu nahi du.

  • Carlos Vela, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Carlos Vela, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE

Carlos Vela Realeko jokalariak uko egin zion aspaldi Mexikorekin jokatzeari, mexikarren atsekaberako. Donostian, ordea, oso bestela dabil, gustura, eta zaleak, zoratzen bere kalitatearekin. "Nire lekua aurkitu dut hemen. Jendeak ondo sentiarazi nau. Onena emateko aldartea aurkitu dut, eta oso eskertzekoa da hori".

Denboraldiari ohi baino hobeto ekin dio Velak. Sasoiko dago. Denen ahotan dabil mexikarra, eta Txapeldunen Ligaz gozatu nahi du. Reala eta Vela hazten ari dira elkarrekin. "Une hauek gozatu behar dira. Txapeldunen Ligaz baliatu behar dugu. Sinestu. Taldeak aurrera egin dezake Europan eta horretan saiatuko gara. Edonor mendean har dezakeela sentitzen du taldeak. Denboraldi handia egin nahi dugu".

"Klubak asmatu egin du aurretik egindakoari jarraipena ematen. Etxekoen alde egin izana garrantzitsua da, jokalariak ondo ezagutzen dituztelako, kluba bera ere bai, joko-estiloa... Ez dira ezer aldatzera etorri. Hutsetik ez hastea ona da, eta hori zelaian ikusten da: erregulartasunean, jokamoldean. Horrek guztiak bidea errazten du", adierazi du. "Taldeak erantzungo du. Poz handia emango diogu jendeari", gaineratu du.