Itxi

Reala

Realari agur?

Montanier Rennesera joatea pentsatzen ari da, 'L'Équipe'ren arabera

Erredakzioa

Hedabide frantziarraren arabera, Granadaren partidaren ostean, Realeko entrenatzailea Rennes taldeko ordezkariekin hitz egiten egon zen.

  • Montanierri hiru urteko kontratua eskaini dio Rennes taldeak. Efe.

    Montanierri hiru urteko kontratua eskaini dio Rennes taldeak. Efe.

Philippe Montanier Realeko entrenatzaileak Sevillaren aurkako partidaren ostean erabakiko du datozen hiru urteak Renneseko aulkian emango dituen ala ez, L'Equipe egunkariaren arabera.

Montanierri aurten amaitzen zaioo Realarekin duen kontratua eta ez du ukatu Frédéric Antonietti ordezkatzeko duen interesa. Antonettik ekainean utziko dio Rennesen entrenatzaile izateari.

L'Equipen informazioak dioenez, astelehenean Granadaren aurka jokatutako partidaren ostean, Montanier Renneseko ordezkariekin hitz egiten egon zen. Rennesekoek Montanier fitxatzeko "konfiantza osoa" agertu dute, eta ez dute "inolako arazorik" Michel Torin Montanierren laguntzailea ere fitxatzeko.

Realean bi denboraldi eman eta gero, eta taldea Txapeldunen Ligan sartzeko aukera garbiak dituela, Montanierrek kontratua urtebete luzatzeko eskaintza bakarrik jaso du, eta hori, egunkari frantziarraren arabera, "ez da entrenatzailearengan konfiantza handia izatea".