Reala
Lesioa
Illarramendik zuntz haustura du, eta ez da Getaferen aurka arituko
Erredakzioa
Asier Illarramendi mutrikuarrak eskuineko hankako barruko bikian I. graduko zuntz haustura txikia du eta ez da Getaferen aurka ariko.
-
Asier Illarramendi, artxikoko irudi batean.
Reala asteazken honetan bueltatu da lanera datorren asteleheneko neurketa prestatzeko. Entrenamenduan, albiste txarra Asier Ilarramendik eman du. Mutrikuarrak ez du entrenatu eskuineko hankako barruko bikian I. graduko zuntz haustura duelako. Ahalik eta arinen sendatzeko, jokalaria fisioterapia tratamendua egiten ari da.
Gorka Elustondo eta Diego Ifran ere ez dira taldearekin entrenatu, sukarra dutelako.
Maiatzaren bata izanda jendetza elkartu da Zubietan. Neska eta mutil gazte asko hurbildu da euren idoloak nola entrenatzen zuten ikusi eta sinadurak lortzera. 2000 zale inguru gerturatu dira Realaren instalakuntzetara. Taldearen egoera ezin hobeak Zubietako sarrerak kolapsatu ditu, denbora askoan ikusi ez dena.