Itxi

Reala

Kasu berri bat

Realak diru beltza erabili zuela salatu du Interviu aldizkariak

Erredakzioa

Talde txuri-urdina ustez beltzean egindako ordainketez baliatu zen 2000. urtetik 2006. urtera artean. Aldizkari honek dioenez, 2008an desestali zen kasu hau.

  • Jose Luis Astiazaran

    Jose Luis Astiazaran Realeko presidente ohia. Argazkia: EFE

Realak Puerto Operazioarekin lotura izan zuela esan zen duela aste batzuk, eta orain, Interviu aldizkariak Reala ustez beltzean egindako ordainketez baliatu zela publikatu du.

Talde txuri-urdinak 'B' kontabilitatea erabili zuela salatu du Interviuk, eta hau frogatzen duten zortzi folio publikatu ditu. Realak 2000. urtetik 2006. urtera arte, beste talde eta jokalari batzuei gainsariak eman zizkiola, komisioak ordaindu zituela eta jokalariei opari bereziak egin zizkiola salatzen du Interviuk. Klubeko gerenteak eta marketing zuzenadiak ere gainsariak jasotzen omen zituzten. Jose Luis Astiazaran gaur egungo Futbol Liga Profesionaleko presidentea izan zen Realeko presidentea 2001. urtetik 2005. urtera arte.

Iñaki Badiolak gai hau salatu zuen bere garaian, eta presidente ohiak agindutako 'due diligenceak' Realak Alemaniak erositako medikamentuak, eta BEZa ordaindu ez izana azaleratu zuen.

Interviuk aipatzen duenez, Reala bigarren izan zen 2002-2003. denboraldiko Ligan, eta Xabi Alonso, Nihat, Tayfun, Westerveld eta Kovacevic bezalako jokalariak izan zituela gogorarazten du.