Futbola
Joaneko neurketak
Errege Kopako final-zortzirenetako datak eta ordutegiak
Erredakzioa
Osasuna-Valentzia norgehiagoka abenduaren 11an, asteartean, jokatuko da, eta Athletic-Eibar kanporaketako garaileak abenduaren 19an jokatuko du Malagaren aurka.
-
Osasuna. Argazkia: EFE
RFEFek 2013ko Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partiden datak eta ordutegiak zehaztu ditu. Osasuna-Valentzia norgehiagoka abenduaren 11ra, asteartera, aurreratu da (20:00etan), eta Levante-Zaragoza eta Las Palmas-Betis abenduaren 13an jokatuko dira.
Gainera, Eibar-Athletic kanporaketako garaileak abenduaren 19an jokatuko du joaneko partida malagaren aurka.
- Final-zortzirenak (joanekoak):
. Asteartea, abenduak 11:
Osasuna-Valentzia (20:00etan)
. Asteazkena, abenduak 12:
Mallorca-Sevilla (20:00etan)
Kordoba-Bartzelona (20:00etan)
Atletico Madril-Getafe (22:00etan)
Celta-Real Madril (22:00etan)
. Osteguna, abenduak 13:
Levante-Zaragoza (20:00etan)
UD Las Palmas-Betis (22:00etan)
. Asteazkena, abenduak 19:
Eibar-Athletic kanporaketako garailea/Malaga (ordua konfirmatzeke).