Futbola
Liluratuta ditu
Europako talde garrantzitsuenak, Beñat fitxatu nahian
A.B.
Erredakzioa
Getaferen aurka gol ikusgarria sartu zuen faltaz, eta Betis garaipenera eraman zuen bere jokoarekin. Jardunaldiak pasa ahala, gero eta zailagoa da Athleticek Igorreko erdilaria fitxatzea.
Beñat Etxebarriak liluratuta dauzka Europako futbol talderik onenak. Getaferen aurka berragertu zen zigorra beteta, eta faltaz gol ikusgarria sartu zuen.
Igorreko (Bizkaia) erdilaria CD Arratiatik atera zen Lezaman Athleticen harrobian hazteko. Bilbao Athleticen jokatuta, Conquensen egon zen utzita, eta ondoren, Betis Bk fitxatu zuen. Betis Btik lehen taldera egin zuen jauzi Betis Bigarren Mailan egon zenean.
Udan Athleticek fitxatuko zuela entzuten zen, baina talde zuri-gorriak ez zuen erdilari bizkaitarra fitxatu. Wolfsburgora joatekotan egon zen. Talde alemaniarra 12 milioi euro baino gehiago ordaintzeko prest egon zen, baina azken unean eten zen operazioa. Errusiako talde batek etete klausulako 20 milioi euroak ordaindu nahi zituen, baina ksu honetan, jokalariak ez zuen Errusiako ligara joan nahi izan.
Jarnduladiak aurrera doaz Betis sailkapenaren goialdean dago, eta Beñat maila bikaina azaltzen ari da. Vicente Del Bosquek Espainiako selekzioaren deialdietan sartzen du jokalari bizkaitarra. Eurokopako atariko deialdirako deitu zuen Bartzelonako (Busquets, Xavi, Cesc eta Iniesta) eta Athleticeko (Javi Martinez) erdilariak falta zirelako. Eurokopan ez zen egon, baina Brasileko 2014ko Mundialerako sailkapen faseko partidetarako deildietan sartu du Del Bosquek Xavi, Iniesta, Xabi Alonso eta Busquets moduko jokalari bikainekin batera.
Honek guztiak Europako talde indartsuenen interesa piztu du, eta horrek, Beñat fitxatzeko aukerak murrizten dizkio Athletici. Beñatek ez du kontratua berritu Betsiekin, eta kontu horien ain daude Manchester City, Menchester United, Arsenal, Chelsea, Anzhi eta PSG bezalako taldeak.