Futbola
Errege Kopa
Tenerife-Osasuna, urtarrilaren 4an, eta Ponferradina-Reala eta UD Logroñes-Athletic urtarrilaren 5ean, Kopan
EITB MEDIA
Iragarri dute noiz jokatuko dituzten 2024-25 denboraldiko Errege Kopako final hamaseirenetako kanporaketak: Tenerife-Osasuna partida urtarrilaren 4an jokatuko dute, 15:30ean, eta, urtarrilaren 5ean, Ponferradina-Reala 15:30ean, eta UD Logroñes-Athletic 21:00etan.
-
Final hamaseirenetako kanporaketak urtarrilaren 3tik 7ra bitartean jokatuko dituzte. Argazkia: EFE.
Osasunak urtarrilaren 4an eta Realak eta Athleticek urtarrilaren 5ean jokatuko dituzte 2024-25 denboraldiko Errege Kopako final hamaseirenetako kanporaketak. Hain zuzen ere, asteartean Espainiako Futbol Federazioak iragarri duenez, Tenerife-Osasuna partida urtarrilaren 4ko 15:30etan hasiko da, Ponferradina-Reala neurketa urtarrilaren 5eko 15:30ean abiatuko da, eta, egun horretan bertan, 5ean, UD Logroñes-Athletic norgehiagoka izango da, 21:00etan.
Aurreko kanporaketetan, Osasunak Chiclana (0-5) eta Ceuta (2-3) utzi ditu txapelketatik at, eta Realak, ordea, Jove Español (0-5) eta Conquense (0-1) kanporatu ditu. Athleticek ez du, oraindik, partidarik jokatu 2024-25eko Kopan; izan ere, 2023-24 denboraldian txapeldun izan zenez, Superkopan arituko da, eta Kopan orain hasiko dira zuri-gorriak.
Errege Kopako final hamaseirenetako partidetako datak eta ordutegiak
Urtarrilak 3, ostirala
Racing Ferrol-Rayo Vallecano, 19:00etan
Granada-Getafe, 19:00etan
Pontevedra-Mallorca, 19:00etan
Urtarrilak 4, larunbata
Huesca-Betis, 15:30ean
Tenerife-Osasuna, 15:30ean
Almeria-Sevilla, 17:30ean
Barbastro-Bartzelona, 19:00etan
Marbella-Atletico Madril, 21:00etan
Urtarrilak 5, igandea
Ourense-Valladolid, 12:00etan
Elx-Las Palmas, 12:00etan
Cartagena-Leganes, 15:30ean
Ponferradina-Reala, 15:30ean
Racing Santander-Celta, 15:30ean
UD Logroñes-Athletic, 21:00etan
Urtarrilak 6, astelehena
Minera-Real Madril, 19:00etan
Urtarrilak 7, asteartea
Eldense-Valentzia, 21:00etan