Futbola
Errege Kopako zozketa
Logroñes-Athletic, Ponferradina-Reala eta Tenerife-Osasuna, final-hamaseirenetako kanporaketak
EITB MEDIA
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, urteko lehen asteburuan (urtarrilak 3-4-5), maila txikiena duen taldearen zelaian.
-
Errege Kopako zozketa. Argazkia: RFEF
Logroñes-Athletic, Ponferradina-Reala eta Tenerife-Osasuna izango dira Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketak. Partidak 2025eko lehen astean jokatuko dira, urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean.
Kanporaketen zozketa astelehen goizean egin dute Madrilen, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan.
Horrela, Athleticek Logroñes izango du aurkari, Bigarren RFEFko tealdea, Realak Ponferradina, Lehen RFEF mailakoa, eta Osasunak Tenerife, Bigarren Mailako edo Liga Hypermotioneko taldea.
Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, maila txikiagoko taldearen zelaian. Partidak urtarrilaren lehen astean izango dira, 3a, 4a eta 5ean.
Gaurko zozketan Superkopa jokatuko duten lau taldeak izan dira, lehen aldiz: Real Madril, Bartzelona, Athletic eta Mallorca. Aurreko bi kanporaketak ez dituzte jokatu behar izan.
Horiez gain, Lehen Mailako 12 talde, Bigarren Mailako bederatzi, Lehen RFEFko hiru eta Bigarren RFEFko lau izan dira zozketan.
Final-hamaseirenetako kanporaketak
UD Logroñes-Athletic Club
Ponferradina-Reala
Barbastro-Bartzelona
Pontevedra-Mallorca
Deportiva Minera-Real Madril
Marbella-Atletico Madril
Ourense-Valladolid
Granada-Getafe
Huesca-Betis
Racing Santander-Celta Vigo
Racing Ferrol-Rayo Vallecano
Almeria-Sevilla
Eldense-Valentzia
Elx-Las Palmas
Cartagena-Leganes
Tenerife-Osasuna
Errege Kopako egutegia
Final-hamaseirenak: urtarrilak 3-4-5
Final-zortzirenak: urtarrilak 15
Final-laurdenak: otsailak 5
Finalerdiak, joanekoa: otsailak 26
Finalerdiak, itzulikoa: apirilak 2
Finala: apirilak 26, Sevillako Cartuja futbol zelaian