Itxi

Futbola

Eto'o, gehien irabazten duena

Messi eta Cristiano Ronaldo ez dira gehien irabazten duten futbolariak

Erredakzioa

Eto’o da gehien irabazten duen jokalaria, denboraldiko 20 milioi euro kobratuta. Ibrahimovic dago bigarren postuan, 14,5 milioi euro irabaziz, eta Rooneyk, 13,8 milioiko fitxa du Manchester Uniteden.

  • Messi eta Cristiano Ronaldo, iazko Bartzelona-Real Madril partidan. Argazkia: EFE

Lionel Messi eta Cristiano Ronaldo munduko bi jokalari onenak dira, baina ez dira diru gehien irabazten duten futbolariak. Ez bata, ez bestea, ez da gehien kobratzen duten futbolarien sailkapeneko lehen zortzi postuetan ageri.

Gehien irabazten duen jokalaria Samuel Eto’o da. Errusiako Anzhik, 20 milioi euro ordiantzen dizkio denboraldiko. Bigarren postuan Ibrahimovic ageri da. PSGk, 14,5 milioi euro ordaintzen dizkio suediarrari. Wayne Rooneyrentzat da sailkapen berezi honetako hirugarren postua. Manchester Unitedeko aurrelariak, 13,8 milioi euro irabazten ditu denboraldiko.

Manchester Cityko Yaya Tourek, 13 milioi euro irabazten ditu denboraldiko, eta bere taldekidea den Sergio Aguerok, 12,5 milioi. Drogba Txinara joan zen diru gehiago irabazteko, eta Shanghai taldean, urteko 12 milioi euro irabazten ditu. Fernando Torres Chelseako jokalari espainiarrak ere Messik eta Cristianok baino gehiago irabazten du. Chelseak, 10,8 milioi ordaintzen dizkio urtero Torresi. Sailkapen honetako zortzigarren postuan dago Guangzhou taldean jokatzen duen Conca, 10,6 milioi euro irabazita.

Ondoren datoz Messi eta Cristiano Ronaldo. Messik, 10,5 milioi euro irabazten ditu denboraldiko Bartzelonan. Cristiano Ronaldok, aldiz, 10 milioi euroko fitxa du Real Madrilekin.