Itxi

Futbola

F Liga

Reala eta Betisen arteko partida, zuzenean, igande honetan, EITBn

EITB MEDIA

Natalia Arroyoren taldeak ligako bigarren jardunaldia jokatuko du, lehena etxean, Vila-Real garaitzetik datorren Betisen kontra. Eibarrek, bere aldetik, Granadan jokatu du; Athleticek, berriz, Levante Las Planasi egingo dio bisita.

  • F Liga

    F Liga

Realak denboraldiko lehen hitzordua du etxean igande honetan F Ligako bigarren jardunaldian, Betisen aurka, 12:00etatik aurrera. Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta streaming bidez eitb.eus-en. Natalia Arroyoren taldea garaipenaren bila aterako da zelaira, ez baitute txapelketa nahi duten moduan hasi, Granadaren kontra galduta.

Era beran, F Ligara igo berri den Eibarrek Granadara egingo du bidaia, denboraldiko lehen hiru puntuak lortzeko asmoz. Izan ere, armaginek ere ez dute hasiera ona izan, Levante Las Planasen aurkako partidan huts egin eta hiru puntuei ihes egiten utzi baitzien maila goreneko estreinaldian. Aste honetako hitzordua larunbat eguerdian izango da, Los Carmenes futbol-zelaian.

Athleticek egin beharko dio aurre jardunaldi honetan Levante Las Planasi igandean, Bartzelonan, 17:00etan hasita. Hala, David Aznarren taldeak Atletico Madrilen kontra denboraldiko lehen partidan jasotako porrotari buelta emateko aukera izango dute orain. 

F Ligako sailkapenari dagokionez, bederatzigarren dago Eibar, hamargarren Reala, eta azken postua Athleticeko neskentzat da oraingoz.

F Ligako lehen jardunaldia urriaren 3tik 5era jokatuko dute

Futbolarien grebagatik atzeratutako 2023-24 denboraldiko F Ligako lehen jardunaldia datorren astean jokatuko dute, urriaren 3tik 5era. Realak, Athleticek eta Eibarrek urriaren 4an dituzte partidak, etxean:

Athletic - Granada (18:00etan)

Reala- Levante (19:00etan)

Eibar - Madrid CFF (20:00etan)