Itxi

Futbola

F Liga

Athleticek, Eibarrek eta Realak ez dute ondo hasi F Liga

EITB MEDIA

Hiru euskal taldeek galdu egin zituzten F Ligari ekiteko asteburuan jokatutako partidak. Athleticek 3-0 galdu zuen Atleticoren kontra; Eibarrek ezin izan zion Levanteri irabazi etxean (1-2), eta Reala ere hiru puntuak lortu gabe bueltatu zen Granadatik (2-1).

  • Mariana Cerro Athleticeko jokalaria, Atleticoren kontrako neurketan. EFE

    Mariana Cerro Athleticeko jokalaria, Atleticoren kontrako neurketan. EFE

F Ligako euskal taldeek ez dute nahi bezala abiatu lehia; izan ere, asteburu honetan jokatutako denboraldi hasierako neurketak galdu dituzte Athleticek, Eibarrek eta Realak.

Athleticek 3-0 amaitu zuen Atletico Madrilen aurkako norgehiagoka, David Aznarren estreinako partidan. Bilboko taldeak ezin izan zuen ezer egin Sheilaren (2) eta Eva Navarroren (1) golen aurrean.

Eibarrek ere ez du denboraldia garaipen batekin hastea lortu, etxean Levante Las Planasen aurkako neurketa galduta. Armaginek 1-2eko porrotarekin amaitu zuten F Ligara bueltan zuten lehen erronka. Valentziako taldeak ireki zuen markagailua 58. minutuan, penaltiz sartutako golari esker. Eibarrek 85. minutuan berdintzea lortu zuen arren, Levantek garaipenaren gola sartu zuen azken txanpan. 

Reala izan zen euskal taldeen artean partida jokatzen azkena, igande arratsaldean, Granadaren aurrean, Los Carmenes futbol-zelaian. Natalia Arroyoren neskek andaluziarrek partida hasieran egindako gola berdintzea erdietsi zuten. Dena den, bigarren zatian ezin izan zioten emaitzari eutsi, eta 1-2 amaitu zuten. Bat gutxiagorekin jokatu zuen Donostiako taldeak, Etxezarretak txartel gorria jaso zuelako.

Sailkapenari dagokionez, lehen jardunaldia amaituta, Eibar bederatzigarren dago, Reala hamargarren eta Athletic azken tokian, 

F Ligako sailkapena

F Ligako sailkapena