Itxi

Futbola

Hypermotion Liga

Amorebietak galdu egin du Racing Santanderren aurka (1-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bizkaiko taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du jarraian, baina aurpegia eman du eta hainbat aukera izan ditu, batez ere bigarren zatian.

  • Racing 1-0 Amorebieta. Argazkia: SD Amorebieta

    Racing 1-0 Amorebieta. Argazkia: SD Amorebieta

Amorebietak porrota jaso du igande honetan Santanderren, Racingen zelaian (1-0), Hypermotion Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.

Racing Santander - Amorebieta partidako laburpena

Etxekoak laster aurreratu dira, 10. minutuan, Andres Martinen eskutik, bisitarien atezainaren ezkerrean baloia ukitu leun batekin jarrita Mantillaren pase bikaina jaso ostean (1-0).

Gola hartu ostean, Amorebieta arrakastarik gabe saiatu da bere jokoa inposatzen, baloia Racingen aurrean kontrolatuz, baina etxeko taldeak kontraerasoan min egin dio Mujikaren mutilen defentsari.

Euskaldunak saiatu dira Ezkietaren areara iristen, atsedenaldira iritsi aurretik Dorrioren urruneko jaurtiketa batekin.

Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da. Berdeek kontraerasoa jo dute eta arriskuz iritsi dira Vicenteren eskutik.

Mujikak beste abiadura bat sartu nahi izan du aldaketak eginda, baina zorte txarra izan du, Avilesek min hartu baitu; zelaian bi minutu zeramatzanean ordezkatu behar izan dute, sorbaldan min hartuta.

Azken txanpan, urdinak arrisku handiz hurbildu dira aurkarien areara, eta Ezkietak meritu handiko geldiketa egin behar izan du Carbonellen jaurtiketa on bat gelditzeko.

 

Fitxa teknikoa

1 - Racing Santander: Ezkieta, Mantilla, Germán, Rubén Alves, Saúl, Iñigo (Grenier, 87. min), Aldasoro, Andres Martin (Yeray, 73. min), Peque (Sangalli, 57. min), Vicente, Arana (Ekain, 57. min)

0 - Amorebieta: Magunagoitia, Nuñez, Manu Hernando, Etxeita, Felix, Sibo (Moran, 78. min), Carbonell, Dorrio, Rayco (Morci, 58. min), Eraso (Da Graca, 78. min), Jauregui (Aviles, 58. min - Quintero, 66. min).

Gola: Andres Martín 1-0, 10. min.

Epailea: Miguel Gonzalez Diaz. Txartel horia atera die Ruben Alves, Arana, German, Sangalli, Núñez eta Sibo jokalariei.