Futbola
ERREGINAREN KOPA
Europa-Eibar, Fundacion Tenerife-Osasuna eta Bizkerre-Rayo Vallecano, Erreginaren Kopako lehen kanporaketan
A. A. | EITB MEDIA
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, irailaren 12, 13 eta 14an.
-
Futboleko baloia. Argazkia: EFE
Astearte honetan zozkatu dira 2023-24 denboraldiko Erreginaren Kopako lehen kanporaketako partidak. Federazioko Lehen, Bigarren eta Hirugarren mailako taldeak arituko dira bertan, baita Eibar eta Granada ere, aurreko denboraldian F Ligara igo ziren bi taldeak, hain zuzen ere.
Zozketak ondorengo kanporaketak ekarri ditu euskal ordezkarientzat: Europa-Eibar, Fundacion Tenerife-Osasuna eta Bizkerre-Rayo Vallecano.
Horrela, armaginek Bartzelonara bidaiatuko dute Club Esportiu Europa (Federazioko 1. Maila) taldearen aurka jokatzeko Nou Sardenya zelaian. Gorritxoek, bestalde, Kanariar Uharteetarako hegaldia hartuko dute Fundación Canaria Club Deportivo Teneriferi aurre egiteko (Federazioko 3. Maila, 6. multzoa). Azkenik, Bizkerre Getxoko taldeak (Federazioko 2. Maila, 1. multzoa) Rayo Vallecanoren bisita jasoko du.
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, irailaren 12, 13 eta 14an, eta maila txikieneko taldeak arituko dira etxeko talde gisa. Maila bereko bi talde hartuko dituzten kanporaketetan (Bizkerre-Rayo Vallecano norgehiagokaren kasua), zozketan aurretik atera den bolatxoak zehaztu du nork jokatuko duen bere zelaian.
Kanporaketa guztiak:
Huesca-Espanyol
Zaragoza-Cacereño
Viajes Interrias-Alba Fundacion
Balears-Deportivo Coruña
Sardoma-AEM
Racing-Granada
Pradejon-Oviedo
Parquesol-Kordoba
Bizkerre-Rayo Vallecano
Torrelodones-Juan Grande
Getafe-DUX Logroño
Europa-Eibar
Fundacion Tenerife-Osasuna
Almeria-La Solana Quesos La Casota
Albacete-Real Union Tenerife
Peluqueria Mixta Friol-Malaga