Itxi

Futbola

2023-24 denboraldia

Real B, Real Union, Sestao eta Osasuna B taldeak, RFEFeko Lehenengo Mailako 1 multzoan

Agentziak | EITB Media

Aurrekoan bezala, bi multzo izango dira, eta multzo bakoitzean 20 talde, joaneko eta itzuliko liga formatuan lehiatzen.

  • RFEFeko Lehenengo Mailako multzoak

    RFEFeko Lehenengo Mailako multzoak. Irudia: RFEF.

Reala B, Real Union, Sestao River eta Osasuna B taldeek hirugarren mailak izango dituen bi multzoetako lehenengoan lehiatuko dira 2023-24 denboraldian. Multzoak osatzeko B aukera erabili dute, 'iparraldea/hegoaldea' delakoa, asteartean bertan lurraldeetako eta autonomi erkidegoetako federazioek erabakitakoari jarraituz.

Lehiaketa sistema aurreko denboraldiko bera izango da; bi multzo eta 20 talde multzo bakoitzean, joaneko eta itzuliko liga formatuan lehiatzen. Multzo bakoitzeko txapelduna Bigarren Mailara igoko da zuzenean.

Aurten jaitsi direnen artean, Fuenlabradak eta Lugok 1 multzoan jokatuko dute, Deportivo, Bartzelona Atletic, Celta B eta Reala B bezalako taldeekin. Malagak eta Eivissa, aldiz, 2 multzoan arituko dira,  Alcorconekin eta Eldensekin igoera kanporaketa galdu zuten Castelló eta Real Madril Castilla bezala.

2023-24 RFEFeko Lehenengo Mailako multzoak:

- 1 multzoa: Arenteiro, Lugo, Teruel, Sabadell, Fuenlabrada, Rayo Majadahonda, Osasuna B, Leonesa, Bartzelona Atletic, Gimnástic Tarragona, Celta B, Deportivo, Reala B, Real Union, SD Logroñes, Ponferradina, Tarazona, Sestao, Cornella eta Unionistas de Salamanca.

- 2 multzoa: Ceuta, Merida, Algeciras, Antequera, Atletico Sanluqueño, Alcoyano, Atletico Baleares, Castellon, Intercity, Atletico Madril B, Recreativo Granada, Cordoba, Linares, Malaga, Huelvako Recreativo, Real Madril Castilla, Real Murcia, San Fernando Isleño, Ibiza eta Melilla.