Futbola
Errege Kopa
Alavesek eta Realak urtarrilaren 17an jokatuko dituzte final-zortzirenak; Athleticek eta Osasunak, 18an
EITB Media
Reale Arenan jokatuko du Realak Mallorcaren aurka, 19:00etan; Alavesek, aldiz, Sevilla izango du aurkari Mendizorrotzan, 21:00etan. Athleticen eta Espanyolen arteko nurketa San Mamesek hartuko du, 20:00etan, eta Osasunak 21:00etan jokatuko du Betisen zelaian.
-
Errege Kopako zozketako artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Espainiako Futbol Federazioak Errege Kopako final-zortzirenetako partiden datak eta ordutegiak zehaztu ditu. Behin Superkopako finalerdak jokatuta, finkatuta geratu dira norgehiagoka denen ordutegiak.
Reala-Mallorca neurketa urtarrilaren 17an (asteartea) jokatuko da Reale Arenan, 19:00etan; egun berean jokatuko du Alavesek Sevillaren kontra Mendizorrotzan, 21:00etan.
Urtarrilaren 18an, asteazkenean, Athleticek Espanyolen aurka neurtuko ditu indarrak San Mamesen, 20:00etan. Azkenik, ordu bete beranduago, 21:00etan, Osasunak Betisen zelaia bisitattuko du.
Final-zortzirenetako partiden datak eta ordutegiak:
Urtarrilak 17, asteartea:
Reala - Mallorca (19:00)
Alaves - Sevilla (21:00)
Urtarrilak 18, asteazkena:
Sporting - Valentzia (19:00)
Athletic Club - Espanyol (20:00)
Levante - Atletico Madril (21:00)
Betis - Osasuna (21:00)
Urtarrilak 19, osteguna:
Vila-real - Real Madril (21:00)
Ceuta - Bartzelona (20:00)