Itxi

Futbola

Data zehatza

Epaileen grebarengatik atzeratutako F Ligako lehen jardunaldiko partidak azaroaren 2an jokatuko dira

EITB Media

Txapelketa profesionaletako epaileak jakinarazi duenez, jokatu gabe geratu ziren emakumezkoen Lehen Mailako ligako estreinako jardunaldiko neurketak azaroaren 2an jokatuko dira.

  • Atletico Madril - Reala

    Atleticoko eta Realeko jokalariak, berotzen, partida bertan behera geratu aurretik. Argazkia: EFE

Epaileen grebarengatik atzeratuta geratu ziren F Ligako lehen jardunaldiko partidak azaroaren 2an jokatuko dira, txapelketa profesionaletako epailea den Carmen Perez Gonzalezek larunbat honetan (irailak 24) jakinarazi duenez.

Norgehiagokak irailaren 10ean eta 11n jokatzeko zeuden aurreikusita, baina epaileek greba egin zutenez bertan behera geratu ziren. Lehen Mailako liga astebete beranduago hasi zen bigarren jardunaldiko partidekin, alde guztiak akordiora iritsi ostean.

Araudiari jarraituta eta Kirol Kontseilu Goreneko presidentearekin 2022ko irailaren 9an adostutakoaren arabera hartu du erabakia txapelketa profesionaletako epaileak. Gaineratu du, helegitea jar daitekeela 48 orduko epean Bigarren Instantziako Batzorde Nazionalean.