Futbola
AZKEN JARDUNALDIA
Athleticek eta Realak igandean jokatuko dute, 22:00etan; Alavesek eta Osasunak, 20:00etan
I. G. | EITB Media
Santander Ligak 38. jardunaldian jokatuko diren partiden ordutegia iragarri du. Athleticek eta Realak Europarako sailkatzea jokatuko dute azken jardunaldian.
-
Raul Garcia baloiaren lehian. Irudia: EFE
Santander Ligako azken jardunaldian zerbait jokoan duten partidak igandean jokatuko dira. 20:00etatik aurrera Lehen Mailan jarraitzeko lehiak jokatuko dira eta Europarako lehia 22:00etan hasiko da.
Azken jardunaldia ostiralean hasiko da, 21:00etan, Real Madril-Betis eta Rayo-Vallecano-Levante partidekin.
Larunbatean Valentzia-Celta partida jokatuko da eta igandean, Elx eta Getaferen arteko partidaz gain, bi ordutegi ezarri dira, 20:00etan mailari eusteko eta 22:00etan Europako postuak ezartzeko.
Alavesek, jaitsita, Cadiz hartuko du, Lehen Mailan jarraitzeko prest. Granadak eta Espanyolek ez dute ezer jokoan, baina Mallorca Sadarren hiru puntuak lortzen saiatuko da mailari eusteko.
Jardunaldia eta Liga amaitzeko, Vila-real Bartzelonara joango da, Athletic Sevillara eta Realak Atletico Madril hartuko du. Vila-realek eta euskal taldeek postu bat dute jokoan Europako txapelketan.
Santander Ligako 38. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Maiatzak 20, ostirala:
Real Madril - Betis (21:00 h.)
Rayo Vallecano - Levante (21:00 h.)
Maiatzak 21, larunbata:
Valentzia - Celta (17:30 h.)
Maiatzak 22, igandea:
Elx - Getafe (17:30 h.)
Alaves - Cadiz (20:00 h.)
Granada - Espanyol (20:00 h.)
Osasuna - Mallorca (20:00 h.)
Bartzelona - Vila-real (22:00 h.)
Reala - Atletico Madril (22:00 h.)
Sevilla - Athletic (22:00 h.)