Futbola
Ser Irrati Katearen arabera
LFPk Lehen Mailako partiden iruzurra aztertzeko eskatu du
Erredakzioa
Informazio beraren arabera, UEFAk LFPrekin bat egin du eta salaketa horren atzean egon daiteke.
Profesionalen Futbol Ligak (LFP) ikertzeko eskatu dio Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzari aurtengo Lehen Mailako hainbat partidetan iruzurra egin dutelakoan, aurreratu du Ser irrati kateak.
Informazio beraren arabera, UEFAk LFPrekin bat egin du eta salaketa horren atzean egon daiteke. Ez dituzte ustezko iruzur horretan sartuta egon daitezkeen taldeen izenak aipatu.