Futbola
Guardiolaren ordez
Tito Vilanova izango da Bartzelonako entrenatzaile berria
Erredakzioa
Sandro Rosell presidenteak eta Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak Bartzelonako entrenatzaile berria Vilanova izango dela baieztatu dute prentsaurrekoan.
Sandro Rosell Bartzelonako presidenteak Francesc ‘Tito’Vilanova hurrengo denboraldirako entrentzaile berria izango dela adierazi du. Guardiolak ez du talde blaugranan jarraituko eta bere kargua Vilanovak hartuko du denboraldiaren bukaeran.
Vilanova Guardiolaren laguntzailea eta taldeko bigarren teknikaria izan da azkeneko urteetan eta 2012-2013 denboraldian Bartzelonako entrenatzaile nagusia izango da.
Andoni Zubizarreta, Bartzelonako kirol zuzendariak, Vilanovak klubaren baloreak biltzen dituela argi utzi du prentsaurrekoan.