Futbola
Ligako lehia
Lau puntuko aldea Klasikoa jokatu baino lehen
Erredakzioa
Bartzelonak Levante 1-2 mendean hartu zuen Valentzian. Messik bi golak sartu zituen. Bestalde, Real Madrilek Sporting 3-1 gainditu zuen Santiago Bernabeun, baina espero baino zailtasun gehiagorekin.
-
Karim Benzema Real Madrileko aurrelaria Sportingi gola sartu ostean. Argazkia: EFE
Levante: Munua; Pedro Lopez, Ballesteros, Cabral, Juanfran; Torres, Iborra (Ruben Suarez, 89. minutua); Botello (Ghezzal, 81. minutua), Barkero (Juanlu, 88. minutua), Valdo; eta Kone.
Bartzelona: Valdes; Puyol, Mascherano, Adriano; Busquets, Xavi (Cuenca, 46. minutua), Cesc, Thiago; Alexis (Alves, 75. minutua), Messi eta Pedro (Iniesta, 53. minutua).
Golak: 1-0, 25. minutua, Barkero, penaltiz. 1-1, 64. minutua, Messi. 1-2, 72. minutua, Messi, penaltiz.
Leo Messi argentinarrak bi gol sartuta Real Madrilekin lehian jarraitzeko aukera laga zion Bartzelonari Valentzian. Kataluniarrek Levante 1-2 mendean hartu zuten. Levantek ausart eta antolaturik jokatu zuen eta amaierarako 20 minutu falta zirenean 1-0 aurretik zen markagailuan.
Real Madril-Sporting (3-1)
Bestalde, Real Madrilek Sporting 3-1 mendean hartu zuen, baina majo sufrituta. Horrela, zuriak lau puntuko abantailarekin helduko dira Camp Noura.
Fitxa teknikoa:
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Pepe, Marcelo; Sahin (Benzema, 46. minutua), Khedira; Callejon (Di Maria, 46. minutua), Özil, Cristiano eta Higuain (Granero, 75. minutua).
Sporting: Juan Pablo; Galvez, Botia, Ivan Hernandez (Ricardo, 46. minutua), Canella; Moises, Lora; Damian Suarez, Trejo, De las Cuevas (Colunga, 66. minutua) eta Sangoy (Andre, 56. minutua).
Golak: 0-1, 30. minutua: De las Cuevas, penaltiz. 1-1, 38. minutua: Higuain; 2-1, 74. minutua: Ronaldo. 3-1, 82. minutua: Benzema.