Futbola
Zigorra
Bi partida emango ditu itxita Benito Villamarin estadioak
EITB Media
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeko epaileak erabaki du Betis zigortzea horren estadioa bi partidarako itxita. Sevillaren aurkako Errege Kopako partidan harmailetatik objektu bat jaurti zuten eta Joan Jordani jo zion buruan.
-
Betiseko zaleak Benito Villamarineko harmailetan, Sevillaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeko epaileak asteazken honetan erabaki du Benito Villamarin estadioa ixtea bi partidarako. Sevillaren aurkako Errege Kopako partidan harmailetatik jaurti zuten objektu batek Joan Jordani jo ostean, partida bertan behera utzi zuen epaileak, eta hurrengo egunean jokatu zuten partida amaitzeko falta zen denbora (Betisek eskuratu zuen garaipena).
Epaileak aktan jaso zuen Benito Villamarinen gertatutakoa, eta partida bertan behera uztea erabaki zuen. Neurketa eten zen momentuan emaitza banakoa (1-1) zen. Hurrengo egunean berriro ekin zioten neurketari (Benito Villamarinen bertan baina zalerik gabe), eta Betisek lortu zuen Errege Kopakoa final-laurdenetarako txartela, Sevilla 2-1 mendean hartuta.