Futbola
Bartzelona
Guardiola: 'Jarraitzeko, sentitu egin behar dut'
Erredakzioa
Talde blaugranarekin akordioa berritzeko erabakia hartzeko 'denbora gehiago' eskatu du entrenatzaile katalanak.
-
Guardiola. Argazkia: EFE
Pep Guardiola Bartzelona taldeko teknikariak akordioa berritzeko erabakia hartzeko "denbora gehiago" eskatu du. Bartzelonako klubak Guardiolak jarraitzea nahi duela argi utzi du, baina azken erabakia entrenatzaileak hartuko du.
"Orain arte urtarrilan edo otsailan hartu ditut berritzearen erabakiak. Orain denbora gehiago hartzea nahiago dut. Errespetzaten badute ondo eta ez badute egiten zorte txarra" adierazi du Guardiolak.
Bartzelonako prestatzaileak talde blaugranan bezain ondo inon ez dela egongo argi utzi du. Hala ere, "erabakia pertsonala" dela onartu du.
"Hemen jarraitzeko sentitu egin behar dut. Ezin dut klub exigente honetan jarraitu nire burua indartsu ez badut ikusten. Ezin dut kluba engainatu sentitzen ez dudan erabaki batekin" azaldu du Pep Guardiolak.