Futbola
2027ra arte
Real Madrilek Camavinga fitxatu du
EITTB Media
Erdilariak 18 urte ditu, eta Espainiako taldearekin kontratua sinatu du 2027ko ekainaren 30era arte.
-
Eduardo Camavinga, Real Madrileko jokalaria. Argazkia: Real Madril
Real Madrilek Eduardo Camavinga jokalaria fitxatu du 2027ko ekainaren 30era arte, astearte honetan Espainiako klubak jakinarazi duenez. Erdilariak 18 urte ditu, angolarra da, baina frantziar pasaportea du. Real Madrilek 30 milioi euro ordaindu dizkio Stade Rennesi, eta Frantziako klubak 10 milioi gehiago jaso ditzake jokalariak helburu batzuk betetzen baditu.
"Eduardo Camavinga fitxatzeko akordiora iritsi dira Real Madril eta Stade Rennes. Jokalariak 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua klubarekin", jakinarazi du Real Madrilek.