Itxi

Futbola

Asteazkenean, 21:00etan

Mestalla, Valentzia-Bartzelona kanporaketako aurreneko epailea

Erredakzioa

El conjunto de Unai Emery tratará de tomar ventaja ante el poderoso Barcelona que llega con bajas importantes a Mestalla. Isaac Cuenca y Thiago apuntan al once titular.

  • Valentzia taldeko jokalariak. Argazkia: EFE

    Valentzia taldeko jokalariak. Argazkia: EFE

Pep Guardiolaren Bartzelona indartsua hartuko du Valentziak Mestallan Errege Kopako finalerdietako joaneko norgehiagokan. Unai Emeryren mutilek Errege Kopa denboraldiko helburuen artean dute eta horregaitik Mestallatik bizirik irten beharko dira.

Kataluniako taldeak, txapelketako txapeldunordeak, kanporaketan abantaila hartzeko asmoarekin joango da Valentziara, Ligan berdinketa lortu eta gero. Real Madril zazpi puntura jarri zaio Bartzelonari eta horregaitik garaipen batekin berreskuratu nahi dituzte animoak Guardiolaren mutilek. Valentzia, blaugranen biktima izan daiteke.

Hala ere, Valentzian ilusio handia sortu du finalerdiak eta Mestallako giroa erabakiorra izan daiteke. Emeryren mutilek kanporaketan aurrea hartzeko guztia emango dute eta horregaitik Soldado eta Piatti jarriko ditu erasoan Iruneko teknikariak.

--Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Alves; Barragan, Costa, Victor Ruiz, Alba; Albelda, Tino Costa; Piatti, Jonas, Mathieu; eta Soldado.

Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi, Thiago; Cuenca, Messi eta Alexis.

--Epailea: Gonzalez Gonzalez (Gaztela eta Leon).

--Estadioa: Mestalla.