Futbola
Errege Kopa
Valentziak Bartzelonaren aurka jokatuko du finalerdietan
Erredakzioa
Unai Emeryren mutilek, 0-3, aise gainditu zuten Levante. Adurizek 0-1ekoa lortu zuen 26. minutuan eta Piattik beste bi golak eskuratu zituen.
-
Adurizek 0-1eko lortu zuen. Foto: EFE
Fitxa teknikoa:
0 - Levante: Munua, Ivan Lopez, Ballesteros, Cabral, Del Horno, Oscar Serrano, Pallardo, Iborra (Xavi Torres, 70. minutuan), Botelho (Higon, 65. minutuan), Ruben (Roger, 70. minutuan) eta Rafa Jorda.
3 - Valentzia: Alves, Barragan, Ricardo Costa, Victor Ruiz (Feghouli, 79. minutuan), Jordi Alba (Bruno, 70. minutuan), Albelda, Tino Costa (Banega, 65. minutuan), Parejo, Piatti, Aduriz eta Bernat.
Golak: 0-1, 26. minutuan: Aduriz. 0-2, 30. minutuan: Piatti. 0-3, 85. minutuan: Piatti.
Adurizek lehenengo zatiko 26. minutuan kanporaketa erabakita utzi zuen eta Piattik markagailua borobildu egin zuen 0-3 jarrita. Joaneko norgehiagoka Mestallan jokatuko dute Valenztiak eta Barçak eta kanporaketa Camp Nou futbol zelaian erbakiko da itzulekoan.