Itxi

Futbola

Errege Kopa

Mirandes-Espanyol (2-1): Garaipen historikoa Pousoren mutilentzat

Erredakzioa

Cesar Caneda jokalariak sartu zuen garaipenaren gola bigarren zatiko 47. minutuan. Burgoseko taldea finalerdietan dago eta aurkaria Mallorca-Athletic kanporaketako irabazlea izango da.

00:31
Mirandesek historia egin du, Errege Kopako finalerdietara sailkatuta

Fitxa teknikoa:

2 - CD Mirandes: Nauzet; Garmendia, Caneda, Corral, Raul Garcia; Martins, Garro (Lambarri, 57. minutuan); Iribas (Muneta, 73. minutuan), Mujika (Borrell, 68. minutuan), Pablo Infante; eta Alain.

1 - Espanyol: Casilla; Galan, R. Rodriguez, Moreno, Didac; Baena, Forlin; Weiss (J. Lopez, 88. minutuan), Albin (Thievy, 63. minutuan), Romaric (Verdu, 73. minutuan); eta Rui Fonte.

Golak: 0-1, 46. minutuan: Rui Fonte; 1-1, 58. minutuan: Pablo Infante; 2-1, 90+2. minutuan: Caneda.

Mirandesek Espanyol Errege Kopatik at utzi du Anduvako futbol zelaian garaipen ikusgarria lortu eta gero (2-1). Garaipenaren gola bigarren zatiko 47. minutuan lortu zuten Carlos Pousoren mutilek.

Cesar Canedak eskuratu zuen 2-1ekoa. Espanyolek markagailuan aurrea hartu zuen Rui Fonteren golari esker, baina Pablo Infantek 1-1ekoa jarri zuen. Neurketa intentsitate handikoa izan zen eta Mirandesek erasokor jokatu zituen 90 minutuak. Norgehiagokako azkeneko minutuan Cesar Canedak azken 2-1ekoa lortu zuen erremate bati esker.

Burgoseko taldeak Lehenengo Mailako hiru talde kanporatu ditu Errege Kopatik eta Figuerasek 2002an lortu zuen bezala, historiara pasatuko da, Bigarren B Mailako taldea izanik, finalerdiak jokatuko baititu Mallorca-Athletic kanporaketako irabazlearen kontra.