Itxi

Futbola

EURO 2020

Benzema, Frantziako selekzioaren deialdian ia sei urteren ostean

A. B. E. | EITB Media

Didier Deschamps hautatzaileak Eurokoparako deialdia eskaini du, eta Karim Benzema da berritasun nagusia. Real Madrileko aurrelariak bost urte t'erdi zeramatzan Frantziarekin jokatu gabe.

  • Karim Benzema

    Benzema, Real Madrilek Athleticen aurka San Mamesen lortutako garaipena ospàtzen. Argazkia: EFE

Karin Benzemak Eurokopa jokatuko du Frantziako selekzioarekin, astearte honetan Didier Deschamps hautatzaileak eskaini duen deialdian baitago. Bost urte t'erdi zeramatzan Benzemak Frantziarekin jokatu gabe, ustez xantaia baten inplikatuta zegoelako.

Real Madrilekin hiru Txapeldunen Liga jarraian irabazi (2016, 2017 eta 2018. urteetan) arren, deialditik at geratu zen 2016ko Eurokopan eta 2018ko Munduko Txapelketan. 2016an, Frantzia Eurokopako txapeldunorde izan zen, eta selekzio frantziarra munduko txapeldun izan zen.

Frantziako selekzioaren deialdia Eurokoparako:

Atezainak: Hugo Lloris, Steve Mandanda eta Mike Maignan.

Defentsak: Benjamin Pavard, Leo Dubois, Raphael Varane, Kurt Zouma, Presnel Kimpembe, Clement Lenglet, Lucas Hernandez, Lucas Digne eta Jules Kounde.

Erdilariak: N'Golo Kante, Paul Pogba, Adrien Rabiot, Corentin Tolisso, Moussa Sissoko eta Thomas Lemar.

Aurrelariak: Marcus Thuram, Kingsley Coman, Kylian Mbappe, Antoine Griezmann, Olivier Giroud, Karim Benzema, Ben Yedder eta Ousmane Dembele.