Itxi

Futbola

21:00etan, Ipuruan

Eibar-Reala, behar-beharrezko puntuak jokoan

EITB Media

Armaginek garaipena behar dute maila mantentzearen borroka bizirik jarraitzeko; txuri-urdinek sailkapeneko bosgarren postua ziurtatzeko.

  • Le Normand eta Bryan Gil

    Le Normand eta Bryan Gil

Eibar eta Reala taldeek Santander Ligako 31. jardunaldiko azken partida jokatuko dute gaur Ipuruako futbol-zelaian gaueko 21:00etan. Neurketa Euskadi Irratiak zuzen-zuzenean jarraituko du.

Talde txuri-urdinak 50 puntu ditu eta egun bosgarren tokian dago sailkapenean. Betisekin berdinduta dago Reala eta Vila-real baino puntu bat gehiagorekin, gainera andaluziarrek eta valentziarrek partida bat gehiago jokatu dute.

Beraz, garaipena erdiestea ezinbestekoa da bosgarren postu hori lortzeko. Imanol Alguacilek partida zaila izango dela aitortu du eta hainbat baja ditu taldean, Aritz Elustondo eta Carlos Fernandez txartelengatik zigortuta daude eta Illarramendi, Mikel Merino, Aihen, Moya, David Silva eta Luca Sangalli lesionatuta daude.

Beste alde batetik, Jose Luis Mendilibarren taldearen egoera larria da oso. Santander Ligako azken postuan dago Eibar 23 punturekin denboraldia amaitzeko sei jardunaldi falta direnenean eta maila mantentzeko azken postua zazpi puntura dute armaginek (Elx, 30 puntu).

Pedro Bigas, Edu Exposito, Muto eta Rober Correaren parte-hartzea kolokan dago.