Athletic Club
Europa League
PSG-Athletic: Bielsak atsedena emango die ohikoei
Erredakzioa
Argentinarrak Ruiz de Galarreta, Ramalho, Guillermo eta Arrizabalaga gazteak deitu ditu. Javi Martinez, Herrera, De Marcos eta Amorebieta etxean geldituko dira.
Europa Leagueko multzoetako faseko azkeneko jardunaldia jokatuko du Athleticek ostegunea PSG talde frantziarraren aurka (asteazkenean, 19:00etan). Rosarioko entrenatzaileak aldaketa garrantzitsuak egingo ditu hasierako hamaikakoan. Ruiz de Galarreta, Arrizabalaga, Guillermo eta Ramalho deialdian sartu dira eta gazteek jokatzeko aukera izan dezakete.
Parisen jokatzeko hurrengo jokalariak deitu ditu Bielsak: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Gabilondo, Koikili, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ekiza, Guillermo, Ibai, Ramalho, Ruiz de Galarreta eta Arrizabalaga.