Itxi

Futbola

Santander Liga

Espanyolek Abelardo kargugabetu du eta Rufetek zuzenduko du taldea Liga amaitu arte

Erredakzioa

Abelardo entrenatzaile kargutik kenduta, talde kataluniarrak denboraldi honetan hiru teknikari kargugabetu ditu.

  • Abelardo Fernandez

    Abelardo Fernandez, osteguneko Betis - Espanyol partidan. Argazkia: EFE

Espanyolek Abelardo Fernandez entrenatzailea kargugabetu du larunbat honetan. Rufete klubeko kirol zuzendariak zuzenduko du taldea denboraldi amaierara arte, Espanyolek jakinarazi duenez.

Lehen taldeak eskaini duen kirol-maila kaskarragatik eta mailari eusteko borondatearekin hartu duela erabakia adierazi du klub kataluniarrak ohar ofizialaren bidez.

Denboraldi honetan hiru entrenatzaile kargugabetu ditu Espanyolek: David Gallego, Pablo Machin eta Abelardo Fernandez. Gaur egun, Espanyol da Santander Ligako azken sailkatua.