Futbola
Santander Liga
Betisek Rubi kargugabetu du eta Alexisek zuzenduko du taldea
Erredakzioa
Larunbatean Athleticen aurka galdu ostean, igande honetan Betiseko zuzendaritzak Rubik entrenatzaile karguan ez jarraitzea erabaki du. Alexis Trujillo da teknikari berria, denboraldi amaierara arte.
-
Joan Francesc Ferrer 'Rubi', San Mamesen, Athletic Cub - Betis partidan. Argazkia: EFE
Betisek kargugabetu egin du Joan Francesc Ferrer 'Rubi' entrenatzailea igande honetan, larunbatean Athleticen aurka porrota (1-0) jaso ostean. Klubean kirol-zuzendari lanak egiten ari den Alexis Trujillok zuzenduko du taldea denboraldi amaierara arte.
Rubi 2019ko udan fitxatu zuen Betisek, Espanyoletik, Bartzelonako taldea Europa Ligara sailkatu ostean. Koronabirusaren pandemiaren eraginez Liga gelditu egin zen, eta berriz hasi denean, hiru jardunalditan berdinketa bat eta bi porrot jaso ditu Sevillako taldeak. Guztira, teknikari kataluniarrak 8 garaipen, 10 berdinketa eta 12 porrot erdietsi ditu 30 jardunalditan.
Humberto Alexis Trujillo Oramasek 54 urte ditu, futbolaria izan zen eta Betisen aritu zen zazpi denboraldiz, 264 partida ofizial jokatuta. Kanariarrak Betis zuzendu zuen 2016-2017 denboraldiko azken partidetan, Victor Sanchez del Amo kargugabetu ostean.