Futbola
LaLiga SmartBank
Las Palmasen etxeko partidak ateak irekita izango dira, presidenteak dioenez
Erredakzioa
Miguel Ángel Ramirezek adierazi duenez, "Liga handietako estadioetatik, gurea lehena izan daiteke zaleak harmailetan izaten".
-
Zaleak, Kanaria Handiko Estadioko harmailetan. Argazkia: @UDLP_Oficial
Las Palmas taldeko presidentea den Miguel Angel Ramirezek adierazi duenez, Las Palmasen Kanaria Handiko Estadioan jokatzen dituen partidetan zaleak harmailetan egon ahalko dira taldea animatzen. Klubeko irrati ofizialean egin dituen adierazpenetan baieztatu du.
"Kanariar Uharteak toki segurua dira. Kanaria Handia toki segurua da. Liga handietako estadioetatik, gurea lehena izan daiteke zaleak harmailetan izaten", esan du Ramirezek.
Presidenteak, eskerrak eman nahi izan dizkie agintariei: "Iragarri duguna, posible izan da Angel Victor Torres erkidegoko presidenteak, Antonio Morales Kanaria Handiko Kabildoak eta Javier Tebas LaLigako presidenteak azaldu duten sentsibilitatearengatik".
Bestalde, Miguel Angel Ramirezek zaleei deia egin dien ekainaren 13an Kanaria Handiko Estadiora joan daitezen taldea animatzera, Gironaren aurkako partidan: "Osasun agintariek eskatzen diguten guztia beteko dugu, eta datorren astean iragarri ahal izango dugu UD Las Palmaseko zaleak estadiora sartu ahalko direla euren taldea animatzera ekainaren 13an, Gironaren aurka jokatuko dugun partidan".