Futbola
Batzar berri bat
AFEk eta LFPk akordiorik lortu gabe jarraitzen dute
Erredakzioa
Aurreneko jardunaldia atzeratzea, greba eskubidearen aurkako dela adierazi du AFEk. Jokalarien aburuz, lehen jardunaldia ez da jokatu beharko eta baliogabetzat joko da. Grebak jarraitu egingo du.
-
Argazkia: EFE
LFP eta AFE gaur goizean bildu dira berriz ere greba alde batera uzteko helburuarekin. Bi erakundeek akordioa lortu nahi dute ligako bigarren jardunaldia jokatzeko, baina oraindik ez dira adostasun batera heldu. Greba jardunaldia gaur hasi da eta RFEFk hurrengo astean erabakiko du lehenengo jardunaldia noiz jokatuko den.
Hala ere, AFEk aurreneko jardunaldiaren data jokatzea gerba eskubidearen aurkako neurritzat hartu du. Jokalarien ustez aurreneko jardunaldia baliogabetzat jo beharko da, bertan behera gelditu beharko da. Bihar batzar berri izango dute bi aldeek eta astelehenean azkena. Batzar horietan ez badute akordiorik lortzen, bigarren jardunaldia ere bertan behera gelditu litzateke
AFEk greba bultzatzen jarraitzen du, baina askatasuna eman die jokalariei erabakitzeko orduan. Lan eskubidea errespetatzen du, batez ere Europan jokatzen ari diren taldeen lan saioak.