Futbola
Liga hasiera, bertan behera
Futbolariek greba egiteko dituzten arrazoiak
A.B.
Erredakzioa
Ligak hitzarmen kolektiboa salatu zuen eta horrek hitzarmen berri bat sinatzera behartu zuen. Futbolarien Elkarteak gaur egun errespetatzen ez diren eskubide batzuk errespetatzea eskatzen du.
-
110 jokalrik babestu zuten Luis Rubiales (AFEko presidentea) prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Hasteko, greba deialdia Futbol Liga Profesionalak Espainiako Futbolarien Elakrtearekin hitzartuta zituen kontu batzuk bete ez dituelako dator. Futbolariek eskatzen dutenak zerikusia du irudi eskubideekin, fondo sozialekin eta atseden edo opor egunekin.
Hauek dira Futbolarien Elkarteak Futbol Liga Profesiopnalari eskatzen dizkion kontu garrantzitsuenak:
Gaur egun existitzen ez den hitzarmen kolektiboa sortu eta errespetatzea
Futbolariek sinatuta dituzten kontratuak betetzea: Iaz 12 milioi euroko zorra sortu zen futblariekin eta 100 jokalari izan ziren kaltetuak. Aurten 50 milioira igo da zorra eta 200 dira kaltetuko jokalariak.
Jokalari guztiak berdin tratatzea duden kluba eta Lehen edo Bigarren Mailan egotea kontutan eduki gabe
Futbol Liga Profesionalak ez ditzala aldebakarreko erbakiak hartu. Adibidez, Liga Profesionalak bermatzen duen konkurtso legeko fondoa 10 milioi eurokoa da denboraldiko eta hau ez da nahikoa honekin ez baita zorraren zati handirik ordaintzen. 2015. urteko ekainaren 30ean ez dira bermatzen 2010-2011 denboraldiko 10.427.000 euroak. Honi hitzarmen berriko lau urteetako zorrak gehitu beharko litzaizkioke.
Ez dute neurri aringarridun hitzarmenik nahi. Alemaniako, Ingalaterrako edota Holandako ligek prebentzio neurriak dituzte eta antzera zerbait nahi dute.
Ez dute onartu nahi jokalarien irudi eskubideak osotasunean klubei lagatzea. Hau da Futbol Liga Profesionalak Espainiako Futbolarien Elkarteari egin zion azken eskaintzetako bat.