Itxi

Futbola

Errege Kopa

Ilusioz betetako astea, Sestao, Portugalete eta Barakaldo taldeentzat

Erredakzioa

Hiru euskal talde hauek Errege Kopako bigarren txandako partidak jokatuko dituzte asteburuan, Lehen eta Bigarren Mailako taldeen aurka.

  • Sestao River. Argazkia: EiTB

    Sestaoko jokalariak Kopan Lugori sartutako gola ospatzen. Argazkia: EiTB

Sestao, Portugalete eta Barakaldo aste berezia bizitzen ari dira, asteburu honetan Errege Kopako bigarren txandako kanporaketak jokatuko dituztelako Lehen eta Bigarren Mailako taldeen aurka.

Portugaletek Betis izango du aurkari larunbatean, La Floridan, 16:00etan hasiko den neurketan. Jarrilleroek Bigarren Mailako Extremadura taldea kanporatu zuten lehen kanporaketan, eta, ezustekoa eman nahi dute bigarrenean, Lehen Mailako talde andaluziarraren aurka. Zaleak norgehiagoka noiz hasiko irrikaz daude, larunbatetik sarrerak agortuta baitaude.

Sestaok ere alboko herriko taldeak bizi duen antzeko egoera bizi du; izan ere, Riverrek Athleticen aurka jokatuko du Las Llanasen larunbatean, 19:00etan. Bigarren Mailako Lugo kanporatu zuen Sestaok lehen kanporaketan, eta Bizkaiko talde handiena ere txapelketatik at utzi nahi du. Sarrerak lortzeko zoramena izan da nagusi herrian, eta igandean agortu egin ziren jada.

Bestalde, igandean, Barakaldok Rayo Vallecanoren kontra jokatuko du Lasesarren, 17:00etan. Bigarren Mailako talde handia da Rayo, eta ezustekoa eman nahi du talde bizkaitarrak. Kopako lehen txandan Villarrubia Bigarren B Mailako taldeari irabazi zion, penaltien txandan nagusituta, eta zaleek sinatu egingo lukete modu berean Rayo Vallecano kanporatzea.