Futbola
Finalean Suitzari irabazita
Espainiako 21 urtez azpiko selekzioa, Europako txapeldun
A.B.
Erredakzioa
Ander Herreraren eta Thiagoren golei esker 0-2 irabazi dio Espainiak Suitzari finalean. Javi Martinezek txapelketa ikusgarria burutu du.
-
Javi Martinezek jaso zuen txapeldunen kopa taldekidez inguratuta. Argazkia: EFE
Millak zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan zen partidan. Ander Herrerak sartu zuen 0-1ekoa 41. minutuan. Bigarren zatian ere Espainia izan zen nagusi eta 81. minutuan Thiagok partida erabakita utzi zuen 0-2koa sartuta. Horrenbestez, Espainia da Europako txapelduna 21 urtez azpiko mailan.
Talde honetan bost euskal jokalari egon dira: Iker Munian, Javi Martinez, Ander Herrera, Mikel San Jose eta Cesar Azpilikueta.
Fitxa teknikoa:
0 - Suitza: Sommer; Koch, Klose, Rossini, Berardi; Lustenberger; Shaqiri, Frei (Gavranovic, m.54), Xhaka (Kasami, m.68), Emeghara (Abrashi, m.54); eta Mehmedi.
2 - Espainia: De Gea; Montoya, Botia, Dominguez, Didac Vila; Javi Martinez, Ander Herrera (Capel, m.89), Thiago, Mata, Muniain (Parejo, m.86); eta Adrian (Jeffren, m.81)
Golak: 0-1, m.41: Ander Herrera. 0-2, m.81: Thiago.