Itxi

Futbola

Bi jardunaldiren faltan

Bartzelona, Ligako txapeldun hirugarren urtez jarraian

Erredakzioa

Levanteren aurka 1-1 berdindu ostean matematikoki titulua lortu du talde katalanak oraindik Liga amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.

Bartzelonak BBVA Liga irabazi du hirugarren urtez jarraian. Bi jardunaldi falta dira oraindik Liga bukatzeko, baina Levanteren aurka 1-1 berdindu eta gero matematikoki txapeldun izendatu dira kataklanak.

Bartzelonak 92 puntu ditu eta bigarren postuan dagoen Real Madrilek 86 puntu ditu. Bi talde hauek puntuetara berdindu dezakete oraindik, baina berdin da Bartzelonak gol-averagea irabazita baitu madrildarrekin.

Levanteren aurkako partidan 0-1 irabazten hasi da Bartzelona Keitaren gol bati esker. Ondoren, Caicedok sartu du gola Levanterentzat eta partida 1-1eko berdinketarekin bukatu da. Eric Abidalek hasieratik jokatu du.