Itxi

Futbola

2019ko Munduko Kopa

Herbeheretako selekzioak final-laurdenetako azken postua eskuratu du

Agentziak | Erredakzioa

Herbeheretarrek Japoniari irabazi zioten azken minutuetan (2-1) eta 2019ko Munduko Kopako final-laurdenak jokatuko dute, Txinari irabazi zion Italiaren aurka.

  • Lieke Mertens lortutako azken gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Lieke Mertens lortutako azken gola ospatzen. Argazkia: EFE

Herbehereak final-laurdenetarako jokoan zegoen azken plaza eskuratu du, Japoniari irabazi ostean (2-1). 2019ko Frantziako Munduko Koparen hurrengo kanporaketan Italiarekin ikusiko da aurrez aurre.

Herbeheretarrek haien futbol maila hobetu dutela egiaztatu zuten eta azkenengo Munduko Kopako txapeldun ordea kanporatu zuten.

Sarina Wiegmanek entrenatutako taldeak aurrean jarri zen markagailuan , 16. minutuan. Sherida Spitsek orpokadaz lortu zuen lehenengo gola (1-0). Japoniari partidaren erritmoa hartzea kostatu zitzaion, baina partida berdintzeko aukera garbia ere izan zituen.

Hala ere, Japoniak lehen zatiko amaierako minutuetara arte ez zuen markagailua berdindu. Asako Takurak, 44. minutuan, berdinketaren gola lortu zuen (1-1).

Nahiz eta partida luzapenera joango zela bazirudien, Vivianne Miedenak egindako jaurtiketak Saki Kumagai japoniarraren besoan talka egin eta epaileak penaltia adierazi zuen.

Lieke Mertensek penaltia jaurti eta Herbehereak 2019ko Frantziako Munduko Kopako final-laurdenetara sailkatu zuen gola lortu zuen. Hurrengo kanporaketa horretan, Italiaren aurka jokatuko dute herbeheretarrek.

Fitxa teknikoa

2 - Herbehereak: Sari Van Veenendaal, Desiree Van Lunteren, Stefanie Van der Gragt, Dominique Bloodworth, Merel Van Dongen (Kika Van Es, 86. min), Jackie Groenen, Danielle Van de Donk (Jill Roord, 87. min), Sherida Spitse, Shanice Van de Sanden (Lineth Beerensteyn, 68. min), Vivianne Miedema y Lieke Martens.

1 - Japonia: Ayaka Yamashita, Risa Shimizu, Saki Kumagai, Nana Ichise, Aya Sameshima, Emi Nakajima (Yuka Momiki, 72. min), Narumi Miura, Hina Sugita, Yui Hasegawa, Yuika Sugasawa y Mana Iwabuchi (Saori Takarada, 90. min).

Golak: 1-0, 16. min: Lieke Martens; 1-1, 44. min: Yui Hasegawa; 2-1, 90. min: Lieke Martens, penaltiz.

Epailea: Melissa Paola Borjas Pastrana (HND).